Ramon Bajoko ikaskuntza zerbitzua deitzen da. Izan ere, Gasteizko Magisteritzako ikasleek burututako proiektua da, aipatutako ikastetxearekin kolaborazioan.

Proiektuaren deskribapen laburra:

Ikaskuntza zerbitzu hau, esan bezala, Magisteritzako azken moduluko ikasleekin aurrera eramaten da, hori dela eta, Gradu Amaierako Lanaren bitartez lantzen da. Aukera hau, aurreko urtean eskaini zen, eta sei ikaslek ikasturte honetan zehar eraman izan dute aurrera. Ikaskuntza zerbitzua graduan zehar lantzen ez denez, ikasleek ez zekiten ezer honen inguruan eta beraz, Gradu Amaierako Lanean lantzeko aukera eman zutenek ibili behar izan dira nahiko formakuntza eta azalpenak ematen honen inguruan. Magisteritzako bi irakasleek, Ramon Bajoko ikastetxearekin harremanetan jarri osetan, bi aldeek, definitu zituzten zeintzuk ziren eskola horren beharrak eta zer nolako laguntza eskainiko zioten ikasleek, betiere, ikasleen formakuntzari begira zer izan zitekeen interesgarri. Honen ondorioz, ikastetxe horretan,hiru behar detektatu zituzten. Lehenik eta behin, haur hezkuntzan ematen den kultura dinamika egokitzea eta aldatzea. BIgarrenik, jantokian gelditzen ziren umeek, bazkal osteko eta berriro gelara sartzeko tartean, ez zekitela zer egin eta ikastetxeak ez zuen ezer eskaintzen eta hirugarrenik, aipatutako berrikuntza prozesu honen dokumentazioa antolatzen laguntzea.  Printzipioz, zerbitzua martxoan eskaini zen, baina hainbat gora beheren ondorioz, maiatzera arte geldirik egon da. Proiektua amaitu ez denez, ezin dira oraindik ere, lortutako jakintzak definitu. Hala ere, irakasleek eskaini nahi zituzten kurrikulumean agertzen ez diren beste hainbat konpetentzia, baita gizarte bidezkoago bat sortzeko aukera ere.

Egindako zerbitzuak

Esan bezala, lehenengoa, kultur aldaketa bat sortzea haur hezkuntzako dinamiketan. Horretarako, irakasleek eta ikasleek hainbat bideo ikusi dituzte, umearen inguruko ikuspegia adosteko, batez ere, horrelako galderei erantzuna bilatzen, umea zer den? zer lantzen du? zer garatzen ari den?. Horretan ere, ikasle bat dabil lanean, hainbat saio aztertzen, benetan kultur aldaketa hori ematen ari den edo ez jakiteko. Gero ere, beste ikasle batek, bideo horiek aztertzeko hainbat tresna lagungarri sortu ditu.
Bazkal osteko tarte hori, baratzaren lanketaren bitartez emango dute denbora. Eskolak bideratzen du eta esperimentazio gunea izango da umeentzat. Betiere, nagusien laguntza edukiko dute eta baratza sortzea eta zaintzea izango da beraien helburu nagusia. Amaitzeko, dokumentazioari begira, mailakatu ostean, egokitzapen fasearekin dabiltza.

Ikasitakoa

1.-Proeiktuaren planifikazioan:

Prozesua oraindik amitzeke dagoenez ezin da jakin zeintzuk izango diren lortutako jakintzak. Orduan, ikasturtea amaitu arte ezjakintasun horretan ibiltzea normala da. Hala ere, proiektuaren espektatibak dira, GRALaren eskaintza horretatik haratago joatea eta lortzen ez dena, egokituko da hurrengo urteetan lortu ahal izateko.

2.-Proiektuaren garapenean:

Oztopoak bereziki ikasleen erabilgarritasunarekin zerikusia daukate. izan ere, ikasleen lana, erasmusak edo praktikumaren atzerapenak eragina daukate aipatutako proiektuan. Horretaz gain, ikasle gehienek nahiko inplikatuak agertu dira baina beste batzuk, ordea, nahiko kanpo gelditu dira. Beste alde batetik, denboralizazioa eta eskolaren aukerak ere oztopo bilakatu dira. Esaterako, ikasturte hasieran beste programa batekin sartu zen ikastetxea eta horregatik, nahiko atzeratua gelditu zen proiektua.

3.-Proiektua burutu ondoren:

Alde batetik, praktika eta teoria elkartzeko aukera dago. Izan ere, lan akademikoetan eta kurrikulumean sartzea normalena da eta horregatik, errealitatetik nahiko urrun gelditzen da. Ikaskuntza zerbitzuari esker, testuinguru konkretu bat testuinguru konkretu horren beharrekin bat egiten da eta horiei erantzutea eta horretarako hausnartzeko aukera ematen du. Gainera, testuinguru horiek ez dira testuinguru oparoak, beharrezkoak agertzen dira eta beste ikuspuntu batetik erantzun beharrekoak dira. Beste alde batetik, kritikotasuna, balore konkretu batzuen alde kokatzea, inplikazioa eta harreman ezberdinak hartzea gizartearekin.

4.-Proiektua egiteko hauekin koordinatu gara, hauekin jarri gara kontaktuan:

Ramon Bajo ikastetxearen, gradu amaiera egin duten ikasleen eta irakasleen arteko koordinazioa egotea ezinbestekoa izan da.