Loturak

Red Española de Aprendizaje Servicio

Espainiako Ikasketa-Zerbitzuaren Sarea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 15 Autonomia Erkidegotako 15 lurralde-taldek osatua.

Talde horiek ikasketa-zerbitzuaren garapena bultzatzen dute euren lurraldean eta hainbat jatorritako pertsonak eta erakundek osatzen dituzte: ikastetxeak, irakasleak prestatzeko zentroak, gizarte erakundeak, unibertsitateak eta bestelako ekimen batzuk.

Bestalde, Espainiako Ikasketa-Zerbitzuaren Sarearen misioa ikasketa-zerbitzua zabaltzea, lurraldeetako taldeen elkarlana sustatzea eta talde horiek beste erakunde batzuen aurrean ordezkatzea da.

Ikasketa-zerbitzuko sariak

Espainiako Ikasketa-Zerbitzuaren Sareak, Educo Fundazioak eta edebé Argitaletxeak IKASKETA-ZERBITZUKO SARIAK ematen dituzte. 2016an bigarren edizioa izan da.

Ikasleak hezteko orduan komunitateko bizi kalitatea hobetzeko ekintza solidarioak bultzatzen dituzten ikastetxeen eta erakundeen lana aitortzea da sari hauen helburua.

Deialdiak Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta daude, baita ikasketa-zerbitzuko lanak egiten ari diren gizarte erakundeei ere.

Ikasketa-Zerbitzuaren Unibertsitate Sarea

Web-orria da, Ikasketa-Zerbitzuaren ikuspuntua irakaskuntzan eta ikerketan aplikatzen duen unibertsitateko irakasle talde baten ekimena. Unibertsitateko irakasleen (eta unibertsitatekoak ez direnen) artean Ikasketa-Zerbitzuko informazioa, esperientziak eta/edo baliabideak partekatzeko gune birtuala izatea du helburu.

Centre Promotor d’Aprenentatge Servei

Ikasketa eta Zerbitzuko proiektuak erraztea eta indartzea helburu duten ekimenak sortzeko topagunea da. Ikasketa-Zerbitzua bultzatzen du Katalunian

CLAYSS Centro Latinoamericano de Aprendizaje y Servicio Solidario

Latinoamerikan Ikasketa-Zerbitzuaren metodologia zabaltzea eta zuzendariei, irakasleei eta komunitateetako liderrei prestakuntza eskaintzea du helburu.

Red Iberoamericana de Aprendizaje Servicio

2005eko urriaren 29an Buenos Airesen sortua. 74 gobernuko erakundek, gizarteko erakundek, unibertsitatek eta beste erakunde batzuek osatzen dute

IARSLCE
Asociación Internacional de Investigadores en Aprendizaje-Servicio

Ikasketa-Zerbitzuaren eta Komunitatearekiko Konpromisoaren Ikerketarako Nazioarteko Elkartea (IARSLCE) 2005ean sortutako irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundea da eta ikasketa-zerbitzuari eta komunitatearekiko konpromisoari buruzko ikerketa eta eztabaida sustatzen ditu.

IANYS International Association for National Youth Service

Gazteen Gizarte Zerbitzuko Nazioarteko Elkartea (IANYS) 1996an sortu zen Gazteen Gizarte Zerbitzuari buruzko informazioaren trukea bultzatzeko eta errazteko, eta haren helburuak aurrera eramaten laguntzeko asmoarekin. Ekintza eremu bitan lan egiten du: Gazteen Gizarte Zerbitzuan (GZN) eta Ikasketa-Zerbitzuan

The Talloires Network

Talloires Sarea goi mailako hezkuntzaren herritar rolak eta gizarte erantzukizuna indartzeko konpromisoa duten erakundeen nazioarteko elkartea da. Elkarlanean dihardute Talloiresko Adierazpenaren gomendioak praktikan jartzeko eta unibertsitate konprometituen mugimendu globala sortzeko

National Service-Learning Clearinghouse

Ikasketa-Zerbitzurako baliabideen zentro estatubatuarraren helburu nagusia komunitatean eta hezkuntza zentroetan programak indartzea da. Proiektuak garatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, materialak egiten ditu eta gaiari buruzko aholkularitza ematen du

Blog de Roser Batlle

Pedagogoa eta Ikasketa-Zerbitzuaren sustatzaileetako bat Espainian. 2008an ASHOKA erakundeak gizarte ekintzaile izendatu zuen. Blogean hezkuntza-metodologia horri buruzko artikuluak, bibliografia, bideoak, estekak eta informazio eguneratua aurkituko dituzu.

Programa “cApSa”. Universidad de Valencia

“cApSa” programak bi helburu ditu: batetik, Ikasketa-Zerbitzuko irakaskuntzako jardunbide egokiak partekatzeko sarea sortzea, jakintza arlo guztietan unibertsitatean izandako esperientziak kontuan hartuta; eta, bestetik, VUn Ikasketa-Zerbitzuaren inguruan sortu den ikerketa zabaltzeko tresnak eta gune birtualak sortzea. Izan ere, UVApSek (Ikasketa-Zerbitzuaren aldeko Valentziako Unibertsitateak) arlo horri buruzko ikerketa sustatu du.