Gure helburua

foto_nuestro_propositoIkasketa eta Zerbitzu Solidarioaren inguruan jakintza sortzea da Zerbikasen helburu nagusia, baita metodologia horretan oinarritutako poiektuak sustatzea, zabaltzea eta antolatzea ere.

Horretarako:

  • Ikasteko eta zerbitzatzeko proiektuak garatu nahi dituzten pertsonak, ikastetxeak eta erakundeak lagundu, aholkatu eta trebatzen ditu.
  • Gizarte eta hezkuntza eragileen sarea bultzatzen du, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren ezaugarri diren balioetan oinarritutako hezkuntza eta herritartasuna indartzeko eta zabaltzeko.
  • Elkarlanerako hitzarmenak sinatzen ditu Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa gizartean zabaltzeko eta indartzeko asmoa duten gizarte talde eta erakundeekin.