Norengana zuzentzen gara?

foto_a_quien_nos_dirigimosZerbikas elkartasunaren eta hezkuntzaren ikuspegitik komunitatearen garapenarekin konprometituta dauden erakunde guztiei zuzentzen zaie. Kontua da ikuspegi biak eredu bakar batean batzea, bata bestearekin aberasteko. Erakunde hauek ditugu jomuga:

  • Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, Bigarren Hezkuntzakoak, Lanbide Heziketakoak, Batxilergokoak, Unibertsitateak eta irakasleei laguntza emateko baliabideak. Horietan guztietan Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioak hezkuntzaren kalitatea hobetu eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzen du, eta balioetan hezteko baliabide ezin hobea da.
  • Gizarte-bermeko ikastetxeak. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa lan errealitatera hurbiltzeko tresna egokia da, eta ikasketa praktikoa eta gizarte erantzukizuna sustatzen ditu.
  • Hezkuntza informaleko erakundeak eta guneak. Halako erakundeen idearioa garatzeko baliozko eredua da.
  • Gizarte ekintzako GKEak, komunitatearen garapenerakoak, gazte-erakundeak…, hau da, gure inguruko gizartearen beharrak zuzenean ezagutzen dituzten erakundeak.
  • Herri administrazioak, komunitatearen bizi-baldintzak hobetzera zuzendutako gizarte erantzukizuna sustatzeko ardura baitute