“Hesiak Saltatu” Kanpaina
Proiektuaren izenburua:
“Hesiak Saltatu” Kanpaina
Proiektuaren deskribapen laburra*:
“Hesiak Saltatu” Kanpaina Goi Mailako Zikloko Gizarte Integrazioko ikasleei proposatutako erronka da, eta horri esker, bai elkarlanean baita Irakaskuntza Zerbitzuan oinarritutako metodologiek bat egiten dute, biak irakaskuntza esanguratsua bultzatzen dutelarik.
Proiektua kontzientziatzio jardunaldiak antolatzean datza, eta ikasleen ardura da Gasteizko ikastetxe ezberdinetako DBHko eta Oinarrizko FPko ikasleei zuzendutako jardunaldiak antolatzea desgaitasun eta aniztasun funtzionala duten pertsonek pairatu behar dituzten oztopo arkitektoniko, sozial, psikologiko eta komunikazio oztopoen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.
Astebetean, izena eman duten ikastetxe ezberdinetako 428 ikasleri egin diete harrera.
Kanpaina hau burutu ahal izateko beharrezkoa izan da baliabide materialen eta giza-baliabideen kolaborazioa, guztira hamabi erakunde ezberdinek parte hartuz.
Egindako zerbitzuak:
DBHko eta Oinarrizko FPko ikasleentzat lau tailer antolatzea. Lehenengokoa, mugirkotasun murriztuaren ingurukoa, bigarrena, aldiz, zentzumen-aniztasunaren ingurukoa, hirugarrena, berriz, egokitutako kirolaren ingurukoa, eta azkenik, laugarrena aniztasunaren dekalogoaren ingurukoa.
1.- Mugikortasuna eta transferentziak errazten dituzten errekurtso teknikoen erabilpena.
2.- Kirol egokituaren baliabideen erabilera.
3.- Oztopoak pairatzen dituzten pertsonekiko entzute aktiboa.
4.- Lenguai alternatiboak erabiltzen dituzten pertsonekin elkarreragin komunikatiboak.
5.- Irudi eta bideo ezberdinei esker hausnarketa bultzatzea.
6.- Ezagutaraztera eman hurrengo kontzeptuak: Aniztasun funtzionala, eskuragarritasuna, hesiak eta hesi motak, jendarterartzea, aurreiritziak eta baztertzea.
7.- Jardunaldirako Garun-kalteak dituzten pertsonek sortutako dekalogoaren erakusketa erraztea.
Ikasitakoa
1.- Norbanakoaren ikerkuntza hurrengo hesien inguruan: HHA (Hiriko Hesi Arkitektonikoak), EHA (Eraikuntzetako Hesi Arkitektonikoak), GHA (Garraioetako Hesi Arkitektonikoak), KHA (Komunikazioetako Hesi Arkitektonikoak), Gizarte Hesiak eta Hesi Psikologikoak.
2.- Elkarlanean eta taldeka ikertzea honako honen inguruan: Mugikortasun murriztua, zentzumen-desgaitasuna (itsuak eta gorrak), komunikatzeko oztopoak dituzten pertsonentzako oztopoak eta baliabideak eta kirol egokitua. Talde bakoitzak sortutako materiala klase osoaren eskura geldituko da bere erabilpenerako.
3.- Hirian dauden baliabide ezberdinen inguruko ikerkuntza eta desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten erakundeekin harremanak garatzea proiektua azaltzeko eta kolaborazioa eskatzeko helburuarekin. Taldeka banatzea kontaktu horiek eratzeko.
4.- Taldekako analisia eta hausnarketa gaiaren inguruko irudiak eta bideoak ikusterakoan: “El Langui luchando por la accesibilidad”, “Barreras de la comunicación”, “Esquí en silla”, “Hombre con discapacidad”, “Wheelchair”, “Negua joan da ta Zea Mays- Ainhoa Moiua” “Rap contra el racismo en lengua de signos”, etab. Horren ostean, bakoitzaren inguruko egokitasuna baloratzea parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleen adinaren arabera.
5.- Aurreiritzien eta desberdintasunei dizkiogun beldurren zein desberdina izatearen inguruko eztabaida.
Proiektua egiteko hauekin koordinatu gara, hauekin jarri gara kontaktuan:
Autonomia Pertsonala sustatzeko Zentroa, EHARI Eguneko Zentroa (Garun-kaltea duten pertsonak), IBT (Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegia), ASPACE (garun-paralisia duten pertsonen elkartea), ZUZENAK (Kirol egokituaren elkartea), Adurtzako eta Ariznabarrako Zentro Okupazionalak (adimen-desgaitasuna), Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala (ONCE), Eginaren Eginez (desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen elkartea), BIDARI eta GASTEIZ ortopediak eta Arabako Gorrak (Gorren elkartea).