Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Definizioa

foto_que_es_ayss

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa komunitateari emandako zerbitzua eta eduki, gaitasun eta baloreen ikasketa uztartzen dituen metodologia da. Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioak asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartzen ditu.

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa ikasketa eta komunitateari emandako zerbitzua proiektu bakarrean uztartzen dituen hezkuntza-proposamena da. Bertan, arazoren batekin motibatutako parte-hartzaileek inguruan ekintzak egiten dituzte, ingurua hobetzeko asmoz.

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa erabilera sozialeko hezkuntza-proiektua da. Ikasketa eta zerbitzuaren arteko elkarrekintzak sendotu egiten ditu bi osagai horien efektuak. Ikasketak komunitateari emandako zerbitzua hobetzen du, bizi-kalitatean eta zuzentasunean gora egiten baitu. Zerbitzuak zentzua ematen dio ikaskuntzari, ekintza eran gauzatzen baita errealitatean.

Azken batean, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa hezkuntza-eredu bat da, eta bere osagaien integraziotik abiatuta hartzen du zentzua. Hauek dira, hain zuzen ere, bere osagaiak:

  • Ikasketa: heziketa-helburu esplizitua dauka, ezagutza, trebetasun, jarrera eta balioen lorpenari lotutakoa.
  • Zerbitzu Solidarioa: protagonisten interesa komunitatearen aldeko zerbitzura bideratzen du.
  • Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa: ikasketa eta herritartasunaren jardun aktiboa lotzen ditu.