Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Zerbitzu esparruak

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak garatzea ahalbidetzen duten zenbait lan esparru aurkeztuko ditugu jarraian. Esparru bakoitzean, prozesuan parte har dezaketen erakunde espezializatuak aurki daitezke.

Partaidetza politikoa
Participación política Politika publikoetan eragina izateko eta auzoan edo inguru hurbilean partaidetza sustatzeko proiektuak, bertako bizilagunen konpromiso hiritarra eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Komunikabideen, kultur ekimenen, prozesu parte-hartzaileen eta abarren bitartez egin daiteke.
Elkartasun eta lankidetza proiektuak
Proyectos de solidaridad y cooperaciónGiza Eskubideen eta kausa solidario eta humanitarioen gaineko sentsibilizazio eta defentsarako proiektuak. Proiektu hauek irismen handikoak eta nazioartekoak dira.
Laguntza zuzena beste pertsona batzuei
Ayuda directa a otras personasBeharrizana izan dezaketen pertsonei laguntza zuzena eskaintzeko proiektuak: bazterketa arriskuan dauden kolektiboak, immigranteak, minusbaliotasun fisiko edo psikikoak dituzten pertsonak…
Laguntza eskolatzeari
Acompañamiento a la escolarizaciónEskolatzea eta prestakuntza babestu eta laguntzeko proiektuak. Ingurunearen ezagutza eta eskola-indartzea, ikasteko motibazioa, helduen hezkuntza iraunkorra…
Osasunaren sustapena
Promoción de la saludPrebentzio proiektuak osasunaren arloan, bizitzeko estilo desberdinen sustapena, drogamenpekotasunen prebentzioa, laguntza gaixorik dauden pertsonei…
Belaunaldien arteko trukea
Intercambio generacionalAdin desberdinetako kolektiboak hurbildu nahi dituzten proiektuak, beti ere, elkarren arteko ezagutza ahalbidetzeko eta ezagutzak, ikasketak eta trebetasunak trukatzeko.
Ingurumena
Medio ambiente Ingurumenaren zainketa eta hezkuntzara bideratutako proiektuak, bai eta materialak birziklatzera, ingurumen arloko auditoriak egitera, natur eta hiri ondarea garbitu eta artatzera, energia aurreztera, lurraldeko fauna zaintzera… bideratutakoak ere.
Kultur ondarea
Patrimonio culturalKultur tradizioak berreskuratu eta hedatzeko erabilgarria den kultur ondarea artatu eta berrezartzeko proiektuak.