Sansomendiko Ikaskuntza Zerbitzua.

Proiektuaren deskribapen laburra:
Proiektuak izen hori hartzen du Gizarte Langintzako ikasleek IPI Sansomendi ikastetxean egin dutelako kolaborazioa.
Gizarte Langintza graduko bigarren eta hirugarren mailako ikasleek izan dute aukera proiektu honetan parte hartzeko, eta haien eginkizuna, astero bi orduz IPI Sansomendin egiten diren ikaskuntza komunitateetan parte hartzea izan da. Bertan, talde ezberdinetan lan egiteaz gain, kolaboratzeko baita ikertzeko aukera ere eman izan zaie.
Beste alde batetik, balorazio moduko bat ere egiten da, zentroan bertan eta talde txikietan. Eginkizuna lan bat sortzea da baina ez estilo akademiko klasikoko lan bat.
Proiektu honekin lortu nahi dena da Ikaskuntza Zerbitzuaren markotik abiatuz, ikasteko bide bat sortzea ikasleek esperimentatzeko aukera duten bitartean.
Erabilitako metodoari esker, ikasleek parte hartze aktiboa eta konpromiso soziala garatu dituzte, baina, hori bakarrik ez, egoera eta testuinguru ezberdinekin kontaktua garatzeari esker, etorkizunean izan beharreko profil profesionala garatzeko aukera izan dute ere.

Egindako zerbitzuak:
Sansomendiko ikaskuntza komunitate honen barruan, irakasleen eta auzoko elkarteen arteko kolaborazioa eta parte hartzea ere badago, eta Gizarte Langintzako ikasleak kolaborazio horren parte izan dira. Haien eginkizunen artean, irakurketak egitea, tertulia dialogikoak antolatzea edo akonpainamendua eskaintzea nabarmendu daitezke. Horrez gain, irteera berezi bat ere antolatu zuten, Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolara, hain zuzen ere. Bertan, ikasleek fakultatea erakusteaz gain, burutzen ari ziren ikasketen eta haien etorkizuneko lanbidearen berri eman zieten Sansomendiko DBHko ikasleei.

Ikasitakoa

I. Proeiktuaren planifikazioan:
Alde batetik, proiektuaren planifikazioarekin hasterakoan, ikastetxearen eta Gizarte Langintzako Unibertsitate eskolaren arteko adostasuna lortzea ezinbesteko izan zen. Hasiera batean, Sansomendik proposatzen guztia betetzea oso zaila zen, denbora oso mugatua zelako eta ikasleek boluntario moduan aritzen direlako, beraz, proiektua haien bizitzako gainerako ekintzekin batera koordinatu behar zen. Ondorioz, lortu izandako jakintzak proiektuaren mugak jakitearekin izango luke zerikusia.

II. Proiektuaren garapenean:
Proiektua martxan zegoelarik, behin baino gehiagotan beharrezkoa izan zen Ikasketa Zerbitzuaren inguruko hausnarketa bultzatzea eta ikasleei ikustaraztea proiektuaren inguruko hausnarketa hori ekintzak burutzea bezain garrantzitsua zela.

III. Proiektua burutu ondoren:
Azpimarratzen dira harremanetarako trebetasunekin lotutako jakintzak. Esperimentatzeko aukera izan dute ikasleek eta ezinbestekoa dena; ikaskuntza ohikotik ateratzeko aukera izatea.
Gainera, hizkuntzarekin lotutako trebetasunak ere garatu izan dira, ez bakarrik harremanak garatzerako orduan, ebaluazioak era elebidun batean egiterakoan ere.

Proiektua egiteko hauekin koordinatu gara, hauekin jarri gara kontaktuan:
Proiektua burutzeko honako hauen arteko koordinazioa eman izan da:
Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola.
IPI Sansomendi