Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Zer eskaintzen du zerbikas-ek?

foto_que_ofrece_zerbikasGure helburu nagusia Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa bultzatzea da, ereduaren zabalkundea eginez eta proiektuen garapena bultzatuz. Horretarako, honako zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren inguruan, ezagutza sortzeko espazioa: iritziak trukatzeko erreferentzia, ideia eta materialen sorrera eta zabalkundea eta eredu honetan aurrera egiteko baliabideak.
  • Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioan interesa duten pertsona eta instituzioei laguntzarako baliabideak eskaintzen dizkien gunea:
    • Prestakuntza: eskatzen duten erakundeei.
    • Aholkularitza teknikoa: Ikasketa eta Laguntza Solidarioko proiektuen plangintza, garapena, ebaluazioa eta zabalkundea bultzatzeko.
    • Dokumentazio espezializatua: gaiari buruzko testurik berrienak, papereratuak zein digitalak, gure egoitzetan kontsultatzeko edo on line eskuratzeko.
    • Esperientzia-bankua: espazio elkarreragilea da, eta, eredu honekin konprometituta dauden pertsonen laguntzarekin, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko esperientzia guztiak bilduko ditu, beste batzuei ezagutarazteko eta, horrela, beste egoera batzuetan inspirazio iturri izan daitezen.
    • Zenbait esparrutan jarduteko gidak (gizarte-ekintza, ingurumena, osasunaren sustapena, immigrazioa…): Ikasketa eta Laguntza Solidarioko proiektuen dinamizazioa bultzatuko duten eredu batzuk eskainiz.
  • Ekimenak bultzatu, hedatu eta artikulatzeko bultzagarria, ideiak asmo bilakatzeko, ekintza hezitzaile eta solidario eraginkorrak izan daitezen