Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Nortasun ezaugarriak

  • foto_senas_identidadEstrategia pedagogiko berritzailea: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa estrategia pedagogiko erabilgarria da hezkuntza formal eta ez-formalerako. Adin eta hezkuntza-etapa guztiei dago zuzenduta. Estrategia honen garapenerako, inplikatutako erakundeek landu beharreko hezkuntza-espazioa identifikatu behar dute. Hezkuntza formalaren esparruan, tutoretzak egin daitezke, zenbait gairi buruz aritu daiteke edo denbora tarte zehatz bat eskain dakioke. Hezkuntza ez-formalean, hiriko udalekuetan, kanpamenduetan, auzolandegietan, etab. bultzatu daiteke.
  • Beharrizan sozial zehatzei emandako erantzun bat: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren arabera, zerbitzua gizartearen beharrizan errealei emandako erantzuna izan behar da. Beharrizan horiek mota desberdinetakoak izan daitezke: ingurumenaren babesa, ondare kulturalaren berreskurapena, laguntza desabantaila egoeran dauden talde sozialei eta abar. Zerbitzuak aukera emango du errealitatearen aurretiko ezagutzak aplikatzeko, galdera intelektual eta zibikoak formulatzeko, eta ikasketa berriak ahalbidetuko dituzten esperientzien iturri izateko.
  • Bizitzarako ezagutza eta gaitasunen eskuraketa-prozesua: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioak ikasketako prozesu kontziente, planifikatu eta sistematikoak garatzen ditu, zerbitzuko lanak eduki eta gaitasun garrantzitsuekin erlazionatuz, hezkuntza formalari eta ez-formalari begira.
  • Metodo pedagogiko aktibo eta erreflexiboa: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa esperientziaren pedagogian, partaidetza aktiboan, hausnarketan, diziplinen arteko elkarrekintzan, arazoen konponketan eta lankidetzan oinarritzen da.
  • Sareko lana: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa aurrera eramateko, sareko lana egin behar da, alderdi bi koordinatzeko: batetik, hezkuntza-instituzio formal eta ez-formalak, eta, bestetik, zerbitzuaren garapenaren bitartez ukitu nahi den errealitatean parte hartzen duten erakunde sozialak. Aliantza horri esker, hezkuntza-instituzioak gizartera irekitzen dira, eta erakunde sozialek prestakuntzan eragina izatea lortzen da. Modu horretan, hezkuntza-instituzioen ekintza osatu egiten da, jarduera hori bat baitator “hiri hezitzailearen” kontzeptuarekin, non hiri-sare osoak prestakuntza-ekintzarako balio baitu.
  • Inpaktu trebatzaile eta eraldatzailea: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioak eduki intelektualen, eduki emozionalen eta jarrerazko edukien ikasketaren alde egiten du; zenbait esparrutan aplikatzeko moduko gaitasunak garatzen ditu; pentsamendu kritikoa eta erantzukizun zibikoa sustatzen ditu; garapen pertsonala eta hiritartasuna sustatzen duten baloreak transmititzen ditu, eta inguru soziala hobetzen laguntzen du.