Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Zer ez da I+ZS

cuadranteeus
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa desberdina da esperientziaren beste pedagogiekin eta partaidetza komunitarioko praktikekin alderatuta. Stanfordeko Unibertsitateak egindako grafikoan (SERVICE-LEARNING 2000 CENTER.: Service Learning Quadrants, Palo Alto, C.A. 1996), proiektu mota desberdinen ezaugarriak identifikatzen dira. Ereduak koordenatu bi ditu: zerbitzua eta ikasketa. Uztarketa horren emaitza lau koadrantetan definitzen da:

  • Lehenengo koadrantea: komunitateari zuzendutako zerbitzu maila altuko jarduerak, baina hezkuntza-zentroetako ikasketetatik deskonektatutakoak. Boluntariotzako jarduera askotan bezala, enfasia zerbitzuan jartzen da.
  • Bigarren koadrantea: garrantzi bikoitzeko proiektuak: kalitatezko zerbitzua eta ikaskuntza sistematizatua. Hori da zerbitzu-ikasketaren kasua. Gainera, beste desberdintasun batzuk ere baditu: berdin-berdin egiten die mesede zerbitzua ematen duten pertsonei –zerbitzua ematean, ikasi egiten baitute– eta hartzaileei.
  • Hirugarren koadrantea: eduki zehatzen ikaskuntzan oinarritutako proiektuak, baina komunitateari egindako zerbitzu-maila baxua dutenak. Landa ikerketa eta lan batzuk mota honetako proposamenak izaten dira.
  • Laugarren koadrantea: zerbitzu-kalitate baxuko eta ikasketa ez oso sistematizatuko proiektuak, aldian behingo ekimen ez lar handiak, ikasteko aukera gutxi ematen dutenak.

Beraz, Ikasketa Zerbitzu Solidarioa ez da:

  • Ondo planteatutako boluntariotza-proiektu bat.
  • Boluntariotza-proiektu ahul eta ez lar sistematizatu bat.
  • Landa-lan bat edo ikasgai baterako praktika bat.