IKASKUNTZA-ZERBITZUKO PROIEKTUEI aholku emateko gidaliburu.

Deskribapena

IKASKUNTZA-ZERBITZUKO PROIEKTUEI aholku emateko gidaliburu

ARCE PROGRAMA – “DOS MARES” Proiektua

Gidaliburu honen asmoa izan da aholkulariaren zeregina ardatz hartzea. Ikuspegi horretatik, aholkulariaren esku-hartzea ulertzen da ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak garatzearren kontuan hartu beharreko alderdiak, parte hartzeko moduak eta baliabideak proposatzen, iradokitzen eta adierazten dituen profesional baten jarduera gisa.
Halaber, aholkularitzaren zeregina ulertzen da hezkuntzaren aldaketa dinamizatzen eta sendotzen duen instantzia gisa; izan ere, ikastetxearen bizitza guztian eragiten du, arlo guztietan. Horren haritik, ikastetxearen aldaketan laguntzen du, ezagutza sortzeko bidean lankidetzan jarduten duen erakunde bihur dadin, gizarte-justiziaren aldeko konpromiso argia oinarri hartuta.
Azken finean, hezkuntzaren berrikuntza izan dadila hezkuntza-eragile guztien jardunaren helburu, eta konpromiso horren ildotik, gizartearen aldaketan aurrera egin dezatela, gizartea bidezkoagoa eta solidarioagoa izan dadin.

Zerbikas ez da zerbitzuko dokumentu-funtsean dauden elementuen eta dokumentuen eskubide moralen eta ondare-eskubideen jabea. Liburutegiko dokumentu guztiak Interneteko sarbide publikoko web orrialdeetan aurkitu eta bertatik deskargatu dira, eta, ondoren, katalogatze prozesu bat izan dute erabiltzaileek erraz bilatu, zabaldu eta erabil ditzaten.

Zerbikasek, katalogatze irizpide estandarrei jarraituz, dokumentuaren jatorriaren datu guztiak aipatzen ditu, non aurkitu eta argitaratu den, URLa (web helbidea) barne, baita zer egunetan sartu den dokumentuen funtsean ere. Zerbikasen erreferentziatutako edozein materialen egile-eskubideen titularra ez badago ados bere material hori dokumentu-funtsean egotearekin, jar dadila harremanetan zerbitzuko arduradunekin eta berehala aterako dute funtsetik.