Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

HIRI LAGUNKOIAK

“Hiri Lagunkoiak pertsona guztientzat” egitasmoak HERRITARREN KONTZIENTZIA piztu nahi du HIRIKO IRISGARRITASUNAREN inguruan.

Nerabeek, aniztasun funtzionala duten pertsonek lagunduta, beren ingurunea mapatuko dute (eta OpenStreetMap-en partekatu). Ondoren, ingurune hori hobetzeko proposamenak aurkeztuko dituzte (irisgarritasun txosten bat eginez).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Diziplinartekotasuna

Hainbat irakasgairekin du lotura: Matematika, Etika, Euskara/Gaztelania, Informatika, etab.

Herritarren parte hartzea eta zientzia

Emantzipazioa eta parte hartzea sustatzen ditu. Gazteek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek elkarrekin egiten dute lan eta gogoeta-ekintza prozesuen protagonistak dira. Zientzia eta elkartasun bokazioak sustatzen ditu.

Teknologia berriak erantzukizunez erabiltzea

Ikasleek hiria mapatzen dute OpenStreetMap erabiliz, hezitzaileen tutoretzapean. OpenStreetMap Software Libreko aplikazio bat da.

Inklusioa sustatzea

Presentzia, parte hartzea eta ikaskuntza. Hezkuntza eta gizarte inklusioa. Gainera, “Jarri nire tokian” motako metodologiez baliatuz, parte hartzaile bakoitzak esperientzia beste ikuspegi batzuetatik bizi eta partekatuko du.

Ahalduntzea eta konpromisoa Nerabeak beren hiriko ingurunearekin eta antolaketa politikoarekin harremanetan jartzen dira, erakundeei hobekuntzaarkitektonikoak proposatuko dizkietelako eta aniztasun funtzionala duten pertsonei, berriz, bide lagunkoiak. Aniztasun funtzionala duten pertsonek, bestalde, esperientzia honekin ikasi egiten dute, aholkulari lanak egiten dituzte eta zerbitzu bat eskaintzen dute, eskubide eta betebeharrak baitituzte, gainerako herritarrek bezala.

 

 

UNITATE DIDAKTIKOAK

http://energia.deusto.es/media/materials/ciudadesamigables/hiri_lagunkoiak_unitateak.pdf

 

 

 

WEBA OFIZIALA HIRIETAKO ADISKIDETSUAK (Eraikuntzan)

ciudadesamigables.org

info@zerbikas.es

Diseinu grafikoa eta irudiak: Pernan Goñi.
Argitalpena eta testuak: Zerbikas Fundazioa.
Creative Commons lizentzia Aitortu-EzKomertziala (by-nc).