Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Egibide-Arriaga PAySS Proiektua

Egibide-Arriaga PAySS Proiektua

Proiektuaren izenburua:
Egibide-Arriaga PAySS Proiektua

Proiektuaren deskribapen laburra:
Proiektuaren helburua Umandi eta Abetxuko ikastoletan euskara indartzea da Egibide Arriaga ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen kolaborazioari esker.
Egibide Arriaga ikastetxean euskararekin zailtasunak bakarrik ez, jarrera arazoak ere dituztenek parte hartzen dute proiektuan, eta haien betebeharra, asteazkenero eta ostiralero Abetxuko eta Umandi ikastoletako ikasleekin talde interaktiboak sortzea da.
Horretarako, Egibide Arriagako ikasleak beti binaka doaz eta ikastola bakoitzean izendatutako koordinatzailearekin harreman zuzena dute, horrek dakarren ardura bere gain hartuz.
Hala ere, ikastolekin kolaborazioa hasi aurretik, ikasleek formakuntza jaso izan dute Gasteizko Berritzegunearen eskutik euskararen erabileraren eta garrantziaren baita proiektuak dakarren arduraren  inguruan.

Egindako zerbitzuak:
Berdinen arteko talde interaktiboak sortzeko aukera ematea eta horri esker irakaskuntza esanguratsuagoa bilakatzea.

Ikasitakoa

  1. Proeiktuaren planifikazioan:
  2. Proiektuaren garapenean:
  3. Proiektua burutu ondoren:

Behin ikastolekin kolaborazioa amaiturik, ebaluazioa bai ikastoletan baita Egibide Arriagan burutzeaz gain, Egibide Arriagako ikasleen gurasoekin ere burutu izan da.

Orotara, oso balorazio positiboa egin izan dute proiektuan parte hartu izandako alderdi guztiek, eta Egibide Arriagako ikasleengan jarrera aldaketa nabarmendu nahi izan dute ikasketetan izandako hobekuntzarekin batera. Eskola porrota jasateko aukera handiak zituzten ikasleak izatetik, etorkizunean Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa edo Magisteritza ikasteko gogoak dituzten ikasleak izatera igaro dira.

Proiektua egiteko hauekin koordinatu gara, hauekin jarri gara kontaktuan:
Proiektu hau burutu ahal izateko, oinarrizkoa izan da Egibide-Arriaga ikastetxearen, Umandi Ikastolaren, Abetxuko Ikastolaren baita Gasteizko Berritzegunearen arteko koordinazioa egotea.

Posted by Zerbikas / Posted on 26 maiatza
  • Post Comments 0