Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Berakah Ikaskuntza-Zerbitzua

Berakah Ikaskuntza-Zerbitzua

Proiektuaren izenburua:
Berakah Ikaskuntza-Zerbitzua

Proiektuaren deskribapen laburra:
Proiektua Giza Nutrizioko eta Dietetikako eta Berakah programaren arteko kolaborazioari esker sortu zen testuinguru jakin bateko erosketa ereduak aztertzeko helburuarekin, eta hala, balorazio nutrizional bat egin ondoren, elikaduraren inguruko gomendioak emateko asmoarekin.

Berakah proiektuak, antolatutako ekintza ezberdinen artean, 2012 urtean Tabgha izeneko jaki-toki solidario bat sortu zuen diru-sarrerak zituzten baina oinarrizko jaki eta produktuen gastuei aurre egin ezin zieten familiei bideratuta.
Jaki-toki hau, hornitzaile ezberdinek egindako deskontuei eta erosketa solidarioak egiterakoan produktuak merkatuko preziora erosten dituzten bezeroei esker finantzatzen da. Horri esker, bideragarri da zaurgarritasun egoeran dauden kolektibo desberdinei merkatuan baino merkegago erosteko aukera.

Unibertsitateko ikasleen kolaborazioa graduko praktika tutelatuen barnean sartzen da, eta horri esker, zeharkakoak baita espezifikoak diren gaitasun jakin batzuk garatzeko aukera eskaintzen zaie, hala nola, informeak lantzea baita mota ezberdinetako hezkuntza nutrizionalak burutzea ere.

Ikasleen eginkizuna familia bakoitzaren egoera aztertzean datza, horrela, pertsona bakoitzaren elikadura-ohiturak zehazki ezagutu ahal izateko eta beharrezkoa izanez gero, bizi-kalitatea hobetzeko gomendioak eman ahal izateko.

Horretarako, lehenik eta behin, beharrezkoa da erosketen inguruko datu base bat sortzea familia bakoitzaren erosketa patroiak aztertuz, baina, horrez gain, ezinbestekoa da banakako elkarrizketak egitea errealitatea zehazki ezagutzeko.
Behin datu horiek lorturik, ikasleen zeregina ebaluazio nutrizional bat burutzea da, eta datuak analizatu ostean, haien gomendioak kolektibo ezberdinetara heltzeko zein motatako ekintzak planifikatu daitezkeen pentsatu behar izan dute, adibidez, tailer interaktibo bat antolatuz.

Egindako zerbitzuak:
Erosketa eredu ezberdinak aztertzea, datu-baseak sortzea, balorazio nutrizionalak egitea, heziketa nutrizionalaren inguruko tailerrak eskaintzea eta gomendio ezberdinak helaraztea.

Ikasitakoa

  1. Proeiktuaren planifikazioan:

2. Proiektuaren garapenean:

3. Proiektua burutu ondoren:
Halabeharrezkoa suertatzen da familia bakoitzaren ezaugarri kulturalak kontuan izatea ahalik eta gehien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko asmoarekin.
Behin proiektua buruturik, argi geratu da familia hauekin inkesta estandarizatuak ez direla mediorik egokiena informazioa lortzeko, nahiz eta balorazio nutrizionalak egiterako orduan gehien erabiltzen den teknika izan.

Proiektua egiteko hauekin koordinatu gara, hauekin jarri gara kontaktuan:
Proiektu hau burutu ahal izateko Gasteizko Farmazia Fakultatearen eta Gasteizko Alde Zaharreko Unitate Pastoraltzaren Berakah programaren arteko koordinazioa egotea oinarrizkoa izan da.

Posted by Zerbikas / Posted on 24 maiatza
  • Post Comments 0